ZIBERSEGURTASUNA MUGIKORTASUN ADIMENDUN ETA JASANGARRIRAKO
Miramon Parke Teknologikoa Eraikin Nagusia
DONOSTIA-san Sebastián, Martxoak 16
Zibersegurtasunerako estrategiek gero eta garrantzi handiagoa dute mugikortasunari lotutako industria-jarduera guztietan. Mugikortasunaren sektoreak hainbat aldaketari eta arau-eskakizuni egin behar die aurre, eta horiek, ibilgailu-ekoizleei ez ezik, industria osagarriari eta, azken buruan, balio-kate osoari ere eragiten diete. Gauzak horrela, MUBIL eta ZIUR fundazioek enpresa-topaketa bat antolatu dute, zibersegurtasunak mugikortasun adimendun eta jasangarrian duen eragina aztertzeko. Ekitaldi horretan hainbat esperientzia partekatuko ditugu, teknologia-zentroek, ibilgailu konektatuen ziurtapenean espezializatutako erakundeek eta sektorearen balio-katea osatzen duten askotariko enpresek aurkeztuak.

EGITARAUA
09:00 - 09:15 | Ongietorri instituzionala |
09:15 - 09:45 | Mugikortasuna eta zibersegurtasuna: zer berritasun datozkigu mugikortasuneko zibersegurtasunari dagokionez? |
09:45 - 10:30 | MAHAI-INGURUA: Zibersegurtasunari buruzko araudien eta ziurtapenen egoera mugikortasun adimendunaren eta jasangarriaren ingurunean |
10:30 - 10:45 | COFFEE BREAK |
10:45 - 11:30 | MAHAI-INGURUA: Automobilgintzako makina-erremintaren sektorea: Errealitatea eskakizun berriei aurre egiteko orduan. |
11:30 - 12:10 | MAHAI-INGURUA: Nola egiten dio aurre automobilgintzaren balio-kateak zibersegurtasunaren inguruko egungo erronkei? |
12:10 - 13:00 | OEM-EN ERABILERA-KASUAK: Zibersegurtasunaren kate estrategikoaren azken katebegia. Legezko eta merkatuko eskakizun berriak. |
13:00 - 14:00 | Koktel-motako bazkaria |
Hizlariak
Alfonso Brazález
Ceit-eko Garraioaren eta Mugikortasun Jasangarriaren arduraduna ez ezik, Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolako irakasle laguntzailea ere bada Alfonso Brazalez. 20 urtetik gorako esperientzia du garraio-sistema adimendunen arloan ikertzen.

Alfonso Brazález
Ceit-eko Garraioaren eta Mugikortasun Jasangarriaren arduraduna
Azucena Hernández
EUROCYBCARen sortzailea eta bertako kontseilari delegatua da Azunena Hernández. Berak asmatua da ibilgailuen zibersegurtasuna UNECER/R155 eta ISO 21434 arauen arabera eta berak patentatutako ESTP metodologiari jarraikiz neurtu eta egiaztatzeko munduko lehen testa. Automobilgintzaren eta zibersegurtasunaren arloetako aitzindaria da. 30 urte baino gehiagoko esperientzia du ibilgailuak eta sistema teknologikoak probatzen mundu zabaleko zirkuitu eta lasterketetan. Horrez gain, enpresa-proiektuak sortu eta zuzendu ditu argitalpen aitzindariak plazaratzeko, hala nola Car & Driver, El Mundo del Automóvil eta Autofácil, motorraren arloan; One Magazine, segurtasun nazionalarenean, eta ONE Hacker, zibersegurtasunarenean. Nabarmentzeko moduko mugarri hauek ere aipa ditzakegu: abiadurako record-womana Saab Talladega Challengen —1996an egin zen, AEBn—, Línea Directa bide-segurtasunaren lehen kazetaritza-saria 2011n, Euskal Autonomia Erkidegoko Telekomunikazio Ingeniarien Elkargo Ofizialaren saria startup berritzaileenarentzat, eta beste hainbat.

Azucena Hernández
EUROCYBCAReko kontseilari delegatua
David González
Automatikako eta Industria Elektronikako ingeniaria da David González (Mondragon Unibertsitatea, 2005), eta Seinale eta Komunikazioen Prozesamenduko Masterra ere egin du (Edinburgoko Unibertsitatea, 2006). IKERLANEKO zentro teknologikoan dihardu ikertzaile 2007az geroztik. Zibersegurtasunaren eta Sistema Txertatuen ikerkuntza-taldeko arduraduna izan da azken 7 urteetan, eta, gaur egun, Industria Zibersegurtasunaren Areako arduraduna da. Bere ibilbidean zehar, zibersegurtasunari eta segurtasun funtzionalari lotutako baldintzak betetzen dituzten plataforma txertatuak diseinatu eta garatu ditu, industria-, garraio-, osasun- eta energia-sektoreetarako. Sektore horietako enpresentzako I+G proiektuak zuzendu ditu, eta Estatuko zein Europako hainbat ikerkuntza-proiektutan hartu du parte.

David González
IKERLANeko Industria Zibersegurtasunaren Areako arduraduna
David Jiménez
Zerolynx-eko eta Osane Consulting-eko Mugikortasunerako Zibersegurtasunaren Departamentuko zuzendaria da David Jiménez Cobo. 18 urtetik gorako esperientzia du informazio-teknologien arloan. Sare eta ingurune seguruak ezartzen aritu da, baita sareko proiektuak egikaritzen ere teaming, pentesting eta threat hunting deritzenetan eta segurtasun-auditorietan.

David Jiménez
Zerolynx-eko eta Osane Consulting-eko Mugikortasunerako Zibersegurtasunaren Departamentuko zuzendaria
Eneko Anasagasti
Eneko Anasagastik, Goizper S. Coop. sozietateko sistema- eta zibersegurtasun-arduradunak, kultura-aldaketa eta erronka teknologiko handiak bideratzen ditu taldearen barruan. Horrez gain, software librearen eta teknologia berrien zale amorratua da.

Eneko Anasagasti
Goizper S. Coop. sozietateko sistema- eta zibersegurtasun-arduraduna
Javier Benito
Javier Benitok 15 urtetik gorako esperientzia du sareen eta zibersegurtasunaren arloan. Prestakuntza tekniko sakona du eta hainbat erakunderen ziurtagiriak jaso ditu, eta Zibersegurtasuneko masterduna da Mondragon Unibertsitatean. Nazioarteko zenbait sare- eta segurtasun-proiektutan lan egin ondoren, azpiegituren eta zibersegurtasunaren koordinatzailea da gaur egun. Batz Groupeko informazioaren eta sistemen segurtasuna bermatzeaz arduratzen da, baita enpresa teknologiaren eta segurtasunaren aldetik abangoardian mantentzeaz ere.

Javier Benito
Batz Groupeko azpiegituren eta zibersegurtasunaren koordinatzailea
Txemi Viedma
Txemi Viedma Informatika Ingeniaritzako lizentziaduna da EHUn, eta MBA masterduna Mondragon Unibertsitatean. Lan-ibilbidea: ULMA Construction-eko sistema-burua izan da 25 urtez, ULMA Handing Systems-eko informatika-SATeko burua urtebetez eta Lazpiurreko Eraldaketa Digitaleko eta Business Development Centerreko zuzendaria 2,5 urtez. Gaur egun, Mondragon Taldearen Eraikuntza Dibisioko Eraldaketa Digitaleko zuzendaria da.

Txemi Viedma
Mondragon Taldearen Eraikuntza Dibisioko Eraldaketa Digitaleko zuzendaria
Zigor Arosa
Zigor Arosak, CAFeko egungo informazioaren segurtasuneko buru korporatiboak, 4 urtetik gorako esperientzia du CAFeko ITetako prozesu eta zerbitzuei lotutako postuetan. Gainera, Informazioaren Segurtasuna Kudeatzeko Sistemaren arduraduna da. CAFen baino lehen, ITen arloko zuzendaria eta kudeatzailea izan zen energiaren eta automobilgintzaren arloetako zenbait multinazionaletan.

Zigor Arosa
CAFeko informazioaren segurtasuneko buru korporatiboa
ERNESTO LAUZIRIKA
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan prestakuntza du baita ESEUNE-ren Empresa Zuzendaritzako master bat. 25 urtetik gorako esperientzia du aeronautikaren eta automobilgintzaren sektoreko TIER 1 industria-enpresetako zuzendari gerente eta CEO gisa. Empresa horietan garatu zituen enpresaren nazioartekotze-prozesuak, Europan, Amerikan eta Asian produkzio ezarpenak eginez. Laga Consulting negozioaren estrategian, garapenean eta ezarpenean espezializatuta dago, bai eta industria-enpresetan kudeaketa-sistema aurreratuak martxan jartzen eta ziurtatzen ere.

ERNESTO LAUZIRIKA
LAGA Consulting-ren CEO eta sortzailea
IXONE BUSTURIA
Ingeniaritza elektronikoa ikasi zuen (EHU, 2003), baita Zientzia Fisikoetan ikusketak ditu ere, (Kantabriako Unibertsitatea). Bi master ditu: Marketing Digitalako Zuzendaritzan, eta Empresa Proiektueko Zuzendaritzan. FAGOR CNA taldeko Product Category Manager eta Fagor Electrodomésticos enpresako Category Manager izan zen. Halaber, Proiek Habitat & Equipment enpresan, Marketing Arduraduna, Analista Inplantatzailea eta I+G+B Diseinatzaile Teknikoa ere izan zen. Gainera, Panda Security enpresako informatika-teknikaria izan zen.

IXONE BUSTURIA
NUUK Mobility Solutions-eko zuzendari ondokoa
JORGE PALOMAR
Material-ingeniaria da (Nafarroako Unibertsitateko Tecun Ingenieritza Eskola). Horretaz aparte, 20 urteko esperientzia du GKN Automotive enpresan, besteak beste, aplikazioen ingenieritzako, kalitateko, prozesu-ingeniaritzako, produkzioko eta mantentze-lanetako departamentuetan. Gaur egun, GKN Driveline empresaren kalitate arloan lan egiten du.

JORGE PALOMAR
Site Security Champion (TISAX) eta Kalitatea GKN-n
IÑAKI LAMIKIZ
Iñaki Lamikizek 1993an eskuratu zuen Ingeniaritzako titulua, Mondragon Unibertsitatean. Harrezkero, kooperatiben ingurunean egin du lan: Fagor Sistemaseko aplikazioen departamentuan egin zituen praktikak, eta, 1990ean, Fagor Arrasaten sartu zen. 2005az geroztik, ITen departamentuko arduraduna da. Hauek izan dira haren interesak: CAD/CAE, PDM, ERP, PLM, BPM, BI, ITIL, Cloud, Agile, I4.0 eta zibersegurtasuna.

IÑAKI LAMIKIZ
Fagor Arrasateko ITen departamentuko arduraduna
RUBÉN LAUCIRICA
Produkzio Zuzendaritzako masterduna da Rubén Laucirica. Gaur egun, LAGA Cosultingeko industria-arloko arduraduna da, 5 urtez geroztik. 25 urtetik gorako esperientzia du hainbat enpresa eta sektoretako kalitatearen, bulego teknikoaren eta produkzioaren departamentuetako zuzendaritzan. Besteak beste, Nemak, CIE Norma eta Kaiku azpimarra daitezke. Lean kudeaketa- eta hobekuntza-sistemak ezarri zituen enpresa horietan.

RUBÉN LAUCIRICA
LAGA Consultingeko industria-arloko arduraduna